Iazko urtarrilean atxilotu zuten, EPPKaren mintzakideen kontrako polizia operazioan. Aurrez ere espetxean izana da, Frantzian.
2009ean amaitu zuen Frantziako espetxe zigorra, eta 17 egunetako gose greba egin zuen Espainiaratu egin zezakeela-eta. Barajasko aireportuan, Madrilen, libre utzi zuten orduko hartan.