Minutu bateko isilunea gorde dute parlamentariek saioa hasi aurretik. Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidenteak doluminak adierazi dizkie senide, kide eta lagunei parlamentuaren izenean.
Ondoren, Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramaileak eskerrak eman ditu Sarasolarekiko errespetu keinuengatik, eta minutu bateko isiluneari ekin aurretik, Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea olerkia irakurri du.
Aitziber Sarasola omendu dute Nafarroako Parlamentuan http://t.co/chBYj9el3Upic.twitter.com/QacJgc2XII
— Berria.eus (@berria) December 23, 2014