Elkargo bakarraren bozketa

Aiziritzeren aldeko botoekin, biztanleen erdien baino gehiagoren babesa du elkargoak

Aurreneko baldintza beteta, 15 herriren babesa falta du elkargoak, errealitate bihurtzeko.

2016ko apirilaren 27a
07:26
Entzun

Hirigune elkargo bakarrak errealitate izateko bete beharreko bi baldintzetatik bat bete du gaur: Aiziritzeren aldeko botoarekin, Ipar Euskal Herriko biztanleen erdiak ordezkatzen dituzten herrien babesa lortu du.

Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarrek 298.664 biztanle dituzte, eta ondorioz, 149.332 biztanle ordezkatu behar dituzte gutxienez alde bozkatzen duten herriek. Orain artekoei Aiziritzeren 670 biztanle batu, eta 149.390 herritar ordezkatzen ditu baiezkoak. Beraz, baldintza bat beteta dago.

Bigarren baldintza ere gero eta gertuago dago, baina oraindik asko falta da. Izan ere, herrien erdien onespena ere behar du elkargoak, eta horretarako, beste hamabost udalerriren babesa eskuratu beharko luke gutxienez. Orain arte 82 herrik bozkatu dute: 63k alde eta 19k kontra. Jatsun eta Amenduzen bihar bozkatuko dute, astelehenean Kanbon eta Gamarten egingo dute eta asteartean, Bokale, Milafranga, Bardoze, Aiherra eta Atharratze-Sorholüzen.

Baiezkoa nagusituko balitz, 232 kidek osatutako elkargo kontseilu batek gidatuko luke instituzioa, 69 kideko batzorde iraunkorrari esker gauzatuko lukete han erabakitakoa. Elkargo horrek izango lituzkeen eskumenen artean, berriz, lurralde antolaketa, garraioak eta mugikortasuna, ingurumena, kultura eta hizkuntz politika, ekonomia eta pertsonekiko zerbitzuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.