Ezbeharra

Aizkorriko malkar batean erorita, hilda aurkitu dute etxetik falta zen Legazpiko gizonezkoa

Aizkorriko gainetik hurbil, malkar batean behera amilduta, hilotz aurkitu dute salbamendu taldeek astelehenetik etxetik falta zen Legazpiko (Gipuzkoa) bizilaguna. Helikoptero batekin jaso behar izan dute goropua.

2006ko irailaren 28a
15:39
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, etxekoek astelehenean ikusi zuten azkeneko aldiz R.G.M. 33 urteko gizonezkoa. Atzo, kezkatuta, desagertzearen berri eman zuten, eta bilaketa lanak hasi zituzten Ertzaintzak eta salbamendu taldeek. Arantzazuko (Gipuzkoa) santutegiaren inguruan aurkitu zuten haren autoa, eta mendi inguruan, Urbia aldea, abiatu zituzten bilaketa lanak. Atzo ez zuten ezer aurkitu.

Gaur goizean, hamar eta erdiak inguruan, Ertzaintzaren helikoptero batek aurkitu du gaztearen gorpua, Aizkorriko gailurretik hurbil, malkar batean amilduta. Helikopteroaren laguntza behar izan dute hilotza jaso eta Oñatira jaisteko. Handik Donostiako Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.