Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopez Ajuria Enean da atzo arratsaldeaz geroztik, Lopezek berak atzo Twitter bidez jakinarazi zuenez. Koliko nefritikoa izan zuen astearte gauean, etaGasteizko Txagorritxu ospitalean ingresatu behar izan zuten.
Ajuria Eneko iturriek esan zutenez, Lopezek ez du oraindik iraitzi giltzurrun harria, baina ospitaleko medikuek erabaki dute lehendakariaren egoitza ofizialean jarrai dezakeela tratamendua. Harria egozten ez badu, beste tratamenduren bat erabakiko dute.
Ajuria Enera itzuli den arren, aste honetako agendako hitzordu guztiak bertan behera utzi ditu Patxi Lopezek.
Ajuria Enera itzuli da Lopez, giltzurrun harria iraitzi ez duen arren
Aste honetako agendako hitzordu guztiak bertan behera utzi ditu Jaurlaritzako lehendakariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu