Ezkerreko beste alderdi subiranistekin batera akordio estrategiko nazional bat egiteko hartutako konpromisoan aurrera egin du Aralarrek. Alderdiaren Kontseilu Politikoak bilera bat egin zuen atzo, Usurbilen (Gipuzkoa), eta, bertan, esparru sozioekonomikoari buruzko proposamenak landu zituzten. Horrekin batera, martxoaren 29rako greba deialdiarekin bat egiteko eskatu zuten.
Aralarrekoek azaldu dutenez, krisialdi ekonomikoaren testuinguruan alderdiaren «oinarri ideologikoak» zehaztea izan da batzarren helburua. Lau arlo nagusi izan dituzte eztabaidagai: giza eskubideak, sistema publikoa, gizarte zerbitzuak eta garapen ereduak.
Alderdiaren aholku organoa da Kontseilu Politikoa, eta bertan biltzen dira Aralarren zuzendaritza guztiak eta zuzendaritzek aukeratutako militante kualifikatuak.
Akordio estrategikoaren lan ildoak zehazten hasi da Aralar
Esparru sozioekonomikoari buruzko proposamenak landu ditu alderdiaren Kontseilu Politikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu