Politika

Akordio tranbertsala behar dela nabarmendu du PSE-EEk

"Errepide mapa" zehatza ezarri du Patxi Lopez idazkari nagusiak: EAEn akordio "zabal eta transbertsala" lortzea indarkeriarik gabeko" egoeran; akordio hori Espainiako Legebiltzarrak onartzea, eta, ondoren, herritarrei galdetzea.

2007ko irailaren 11
17:12
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren iduriko, euskal gizartearen lehentasuna ez da Espainiarekin hitzarmen berri bat egitea, baizik eta " behin ETA desagertuta adostasun politikoa zabalduko duen euskal herritarren arteko akordioa lortzea". Hori dela eta, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria oker dabilela irizi dio, Espainiarekin akordio berriak proposatzen dituelako, eta "eztabaida identitarioak" bultzatzen dituelako. "Desberdin pentsatzen dutenen artean elkar ulertzea eta akordio transbertsalak bilatuko dituen lehendakaria nahi du euskal gizarteak".

Ildo horretatik, PSE-EEren "errepide mapa" zein den argitu du Lopezek: EAEn akordio "zabal eta transbertsala" lortzea indarkeriarik gabeko" egoeran; akordio hori Espainiako Legebiltzarrak onartzea, eta, ondoren, herritarrei galdetzea. "Erreferendum hori da euskal herritarrek espero eta merezi duten galdeketa, batzuek besteen kontra barik denon arteko Euskadi bat egiten utziko diguten akordioak legearen eta zilegitasunaren barruan berresteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.