Gatazkaren konponbidea

Akordioa bila dezatela eskatu die alderdi guztiei Europako 'Friendship' taldeak

Hitzarmen horretan lurraldetasunaren eta erabakitzeko eskubidearen auziei heldu behar zaiela nabarmendu du. Bernat Joan eurodiputatu katalanak eta Bairbre de Brun irlandarrak -=iFriendship=i-eko buruzagiek- irakurri dute deklarazioa Bruselan.

2007ko martxoaren 29a
15:58
Entzun
Europako Legebiltzarrean Euskal Herriko prozesua babesteko eratu zuten Friendship taldeak gatazka konponbidean jartzearen aldeko deklarazioa egin du Bruselan, hain justu, Europako Legebiltzarreko areto batean.

Lehenik eta behin, Euskal Herriko gatazkarekin zerikusia duten alde guztien artean akordioa lortzea posible dela azpimarratu dute Bernat Joan eta Bairbre de Brunek Friendiship-aren izenean. Akordioa posible dela, eta erdiesteko bi korapilo nagusiak askatu behar direla: lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea. Areago, kononbidea Euskal Herriaren izate politikoa eta euskal herritarren etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartuta iritsiko dela azpimarratu dute.

Ildo horretatik, gatazkarekin zerikusia duten alderdi guztiei akordioa bila dezatela eskatu die Friendship-ak, eta, gainera, berehala saia daitezela. Era berean, Europako erakundeek gatazkaren konponbidean eragin "erabakigarri eta oinarrizkoa" izan dezateketal azpimarratu dute, eta Europako Batzordeari, Kontseiluari eta EBko kiden estatuei bake prozesuaren alde jokatzeko garaia iritsi zaiela. "Europako Batasunak Euskal Herrian bake prozesua sustatzeko aukera ez ezik, obligazio moral eta politikoa dauka", adierazi dute.

Hori guztia aurrera eramateko, eskubide guztiak errespetatzen diren eszenatoki bat behar dela nabarmendu du Friendhsip-ak: inolako indarkeriarik gabeko eszenatoki bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.