Atzo, 12 orduko bileraren ostean, hamaika artikulu hitzartu zituzten: kulturari, industriari, eskubide zibilei eta komunikabideei dagozkienak, bestek beste. Gaur, finantzaketa eta nazio kontzeptua izango dira gai nagusiak. Desadostasunak egon arren, Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordearen ustez "elementu asko daude" akordia erdietsi ahal izateko. "Elementu asko daude hitzarmena lortuko dela pentsatzeko, Estatutua eraikitzeko urrats handiak eman direlako".
Era berean, Fernandez de la Vegak ziurtatu du nazio hitza ez dela Estatutuaren artikulatuan. Espainiako Gobernuko presidenteordearen hitzetan kataluniarren izaera sentimendua testuaren atarikoan agertuko da eta horretarako guztiek onartuko duten formulazioa bilatu behar da.
"Ez artikulatuan ez eta atarikoan ere"
Jose Bono Defentsa ministroak, baina, bestelako adierazpenak egin ditu gaur: "Nik dudan informazioaren arabera, Kataluniaren nazio izaera ez dajuridikoki onartuko ez artikulatuan ez eta testuaren atarikoan ere". Defentsa ministroaren arabera Kataluniari nazio izaera onartzea "Konstituzioak ezartzen duenaren aurkakoa da".
Kataluniako hirukoaren, CiUren eta Madrilen ordezkariek bilera luzea izan zuten atzo. Joan Ridao ERCko bozeramaileak azaldu zuenez urrats "oso garrantzitsuak" eman zituzten bilkuran. Bestalde, Diego Lopez Garrido PSOEko bozeramailea ere baikor agertu zen eta Espainiako Gobernuak akordioa ostirala baino lehen ixteko asmoa duela azaldu zuen.
Kataluniako Estatutua
Akordioa "datozen orduetan" lortzeko aukera dagoela uste du Fernandez de la Vegak
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak gaur adierazi duenez, Kataluniako Estatutua negoziatzen ari direnek akordioa "datozen orduetan" lortzeko "gaitasuna" izango dutela uste du. Kataluniako hirukoa (PSC, ERC eta ICV), CiU eta Madrilgo ordezkariak 11:00etan bidlu dira gaur, Estatutuaren inguruko negoziaketekin jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu