Akordioa lortu, eta ia hiru urteko greba amaitu dute Ariznabarrako langileek

Luzerako akordioa dela diote langileek, eta aldundiari «inolako laguntzarik» ez ematea egotzi diote

Jon Rejado.
Gasteiz
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Gasteizko Ariznabarra zahar etxeko langileek akordioa lortu dute Mapfre-Quavitae enpresarekin, 34 hilabeteko greba egin ostean. «1.136 egun», gogorarazi du Vicky Pizarro langile batzordeko presidenteak. 2008-2012 eperako hitzarmena da Arabako greba luzeenaren fruitua; baina, oraingoan, iraungitze datarik gabekoa. «Langileek lortu dituzten baldintzak ez dizkie inork kenduko», nabarmendu du Luis Fernandez ELAko Arabako arduradunak.

Ariznabarrako langileek 2002an hasitako greban lortutako hobekuntza 2007. urtera artekoa zen, eta epea beteta, enpresak akordioaren aurreko baldintzak ezarri zituen. Hori ez dela errepikatuko nabarmendu dute; adostutako mantentze klausulari esker lortutako hobekuntzak mantenduko dira, hitzarmenaren epea bukatu arren.

Akordioa lortu aurreko baldintzekin alderatuta, Ariznabarra egoitzako sendagileei %100 igo diete soldata, eta gainontzeko langileei —erizainei, administrazioko langileei...—, batez beste, %60 igoko diete. «Batez beste, 600 euro kobratzen genituen aurreko hitzarmenaren arabera», gogorarazi du Pizarrok.

Grebaren argiak eta itzalak

Grebak iraun duen 1.136 egunetan pilatutako etsipenak eztan-da egin zuen atzo, akordioaren berri emateko prentsaurrekoan. Lortu dugu, Agirre zu kontra egon arren leloko pankarta zabaldu zuten, non aldundiari laguntzarik ez ematea leporatu baitzioten. Aldundiko ordezkariek langileen ordezkariekin zuzenean ez hitz egiteaz gain une batzuetan akordioa galarazi duela salatu du Fernandezek. «Akordioa lortzeko ez du lagundu, eta eskertzekoa da hori, beste batzuetan akordioaren aurka egin baitu».

Aldundiaren «arduragabekeria» salatu dute, eta 36 hilabeteko greba aurrera eraman ahal izateko 120 langileen arteko lotura goratu du Pizarrok. «Borrokatzea merezi du, funtsezko zer-bitzu sare bati buruz ari baikara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.