1Gidari lanpostuak. Sindikatuek eskatzen zuten moduan, langile finkoak izango diren lau gidari gehiago egongo dira metroan. Egiturazko 166 lanpostu izango dira.
2Zerbitzuak. Akordioak zehazten duenez, metroko gidariek Basaurirainoko bidea egin beharko dute, Etxebarriraino finkatuta dauden txanda eta parametroen arabera.
3Mantentze arloaren berrantolaketa. Bere horretan eutsiko diote mantentze alorreko antolaketa planari, eta urtebeteren bueltan aztertuko dute langile gehiago behar den.
4Eguberrietako zerbitzua. Bi aldeak «berehala» hasiko dira emango den zerbitzuaren parametroak zehazten. Irailaren 15ean akordiorik egon ezean, zuzendaritzak erabakiko du.
5Lanaldi murriztuak legezko zaintzagatik. Legezko zaintza eskubidea baliatuta lanaldiaren murrizketa eskatzen duten langileen ordezkapenak bete egin beharko dituzte.
6Hileroko biltzarra. Akordioan proposatzen da sindikatuak eta zuzendaritza hilean behin biltzeko foro bat sortzea, bi aldeek elkarri informazioa eman diezaioten.
7Gaizki-ulertuak argitzea. Akordioa urratzen bada, sindikatuek Lan Harremanen Kontseilura jotzeko aukera izango dute, gaizki-ulertuak argitzeko.
Akordioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu