Osakidetza

Akordiorik gabe amaitu da Osakidetzaren eta sindikatuen arteko bilera

Administrazioak 2.000 lanpostuko eskaintza publikoa egitea proposatu die sindikatuei; horiek, ordea, ez dute onartu, eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

Sindikatuen protesta bat. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 18a
13:39
Entzun

Akordiorik gabe amaitu da osasun alorreko mahai sektoriala. Osakidetzak 2.000 postuko lan eskaintza publikoa egitea proposatu die sindikatuei, baina haiek gutxiegitzat jo dute. "Egia da Osakidetzak proposamen berriak egin dituela, baina ez ditu erantzun sindikatuen eskaerak", gatzetsi du ELAk, eta mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri du.

Besteak beste, sindikatuak kritikatu du soilik 507 postuko eskaintza bermatuko lukeela administrazioak, eta gainontzekoak aurreragoko legealdietan erabakiko liratekeela. "Aldi baterako kontratua duten 10.000 langile daude, eta, hala ere, zuzendaritzak nahiago du Espainiako Gobernuaren esanetara lan egin, guk proposatzen dizkiegun aukerak aztertu baino".

Osakidetzako giza baliabideetako arduradun Jose Armentia, berriz, prest agertu da sindikatuekin hitz egiten jarraitzeko. "Ez dugu uste arrazoirik dagoenk mobilizazio berriak egiteko; gizarteak ez du merezi".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.