Akordiorik gabe amaitu da Udalaren eta Konpartsen arteko bilera, eta bihar berriz bilduko dira

2013ko abuztuaren 16a
17:50
Entzun

Akordiorik ez dute lortu gaur arratsaldean Bilboko Udalak eta Konpartsek. Bihar hasiko da Bilboko Aste Nagusia, eta Jone Artola txupineari ezarri dioten debekuaren ondoren, ezin argitu dabiltza txupina nola botako duten. Bihar berriro bilduko dira Udala eta Konpartsak. Udalak esan du debekua errespetatuko duela eta txupinerarik gabe botako dutela txupina. Konpartsek, ordea, ez dute debekua onartzen, eta Artolaren ordezkaririk ez dutela izendatuko esan dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.