Akusazioak ukatu dituzte Zabalok eta Lopez Antak
MADRIL. Xabier Zabalok eta Anjel Lopez Antak ukatu egin dute PSEko zinegotzi bat hiltzen saiatu zirela 2001ean. Polizia etxean eginiko adierazpenak torturapean egin zituztela salatu dute. Xabier Garzia Gazteluk, berriz, ez zuen adierazpenik egin Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan. Garziarentzat 32 urteko zigorra eskatu du fiskalak, eta Lopez Anta eta Zabalorentzat, 28na urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu