"Irakeko gure berriemalea, Ali al-Jatib, gaur goizean hil da Ibn Nafis erietxean, ezin izan baitie buelta eman balaz buruan zauritutako tiroei", adierazi dute 'Al Arabia' telebistako aurkezleek. Horien arabera, AEBetako soldaduek bidean zen auto bati eraso zioten tiroz, bi berriemaleak eta beste bi zibil hilez.
AEBetako armadaren iturrien arabera, soldaduak tiroka hasi ziren auto horrek kontrol bat pasatu zuelako. "Ez zuten kontrola errespetatu eta alde egiten saiatu ziren", diote AEBetako iturriek.
'Al Arabia' telebista kateak euren lankideen hilketa salatu du, eta gertakariak ikertzeko eskatu die agintariei.
Irakeko okupazioaren ondorena
'Al Arabia' telebista kateko kazetari bat hil dute AEBetako soldaduek Bagdaden
Atzo arratsaldean AEBetako soldaduek tirokatu zuten 'Al Arabia' telebista kate arabiarreko Ali-al-Jatib kazetaria gaur hil da Bagdadeko erietxe batean. Al-Jatib atzo gauean zauritu zuten AEBetako soldaduek, Bagdad erdigunean dagoen 'Burg al-Hayat' hotelaren kontrako atentatuaren irudiak grabatzera zihoala. Harekin zen Ali Abdel Aziz kamera momentuan hil zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu