Al-Nusrak, Al-Qaedari lotutako taldeak, Estatu Islamikoaren aurka egiteari utziko dio Deir ez-Zur eskualdean (Siria), Irakekiko mugan. Hala jakinarazi du fronteak, eta gertuko hainbat klanek ere bat egin dute haren iragarpenarekin.
Bideo baten bitartez, talde horien bozeramaileak esan du "damutu" zaiela Estatu Islamikoari eraso izana.
Igandean, ISISek —orain Estatu Islamikoa—, kalifa-herria aldarrikatu ondoren, musulman guztiei dei egin zien Sirian eta Iraken kontrolpean dauzkan eremuetara bizitzera joateko.