Alabari tratu txarrak ematea egotzita, bikote bat atxilo
ERANDIO. Ertzaintzak bikote bat atxilotu du, 17 urteko alabari tratu txarrak ematea leporatuta. Erandioko Udaleko (Bizkaia) gizarte zerbitzuek salatu zuten gertaera orain astebete. Biktimak azaldu zienez, jotzeaz gain, mehatxatu eta iraindu egiten zuten. Tratu txarrak ohikoak zirela salatu zuen, gainera. Biktima Bizkaiko ForuAldundiaren adingabeen arretarako zentro batean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu