Frantziako Eskualdeetako hauteskundeak

Alain Rousset sozialista lehen iritsi da Akitania handian

Frantziako Estatuko eskualde berrietako kontseilarien hautatzeko lehen itzulian hamahiru eskualdeetatik seitan Fronte Nazionala iritsi da lehen lekuan; sozialistak Akitania handia eta Bretainia eskualdean dira iritsi lehen lekuan; Korsikan ezker anitza da atera garaile.

Ilarak Baionako hautesleku batean. BOB EDME
Nora Arbelbide Lete.
2015eko abenduaren 7a
10:52
Entzun

Limousin eta Poitou-Charentesekin elkartuta, Akitania eskualdeko kontseilarien hautatzeko lehen itzulian Alain Roussetek %30,09 lortu du. Bigarren Virginie Calmels iritsi da %26,83arekin. Hirugarren Fronte Nazionaleko Jacques Colombier da, %23,92arekin. Hiru hauek bigarren itzulian berriz aurkeztu daitezke, %10a gainditu baitute. %49,03koa izan da abstentzioa eskualdean.

Ondotik dator EELV ekologistetako Françoise Coutant, %5,47arekin. Aliantzak egiteko aukera ukan dezake honek. Dirudienez, zerbait adostua dute jada sozialistekin. Olivier Dartigolles-ek eraman duen komunisten listak, aldiz, ezingo du aliantzarik egin ez baitu %5aren heina gainditu -  botoen %4,86 lortu du.

Gainerateko alderdiak %3,39 eta %0,93aren artean daude.

Ipar Euskal Herriari dagokionez,  Virginie Calmels  (Les Republicains eta zentroa) Alain Rousset sozialista baino lehen iristen da leku frangotan. Dela Donibane Lohizunen (%35,34), Uztaritzeko kantonamenduan (%33,35), edota Amikuze, Bidaxune eta Oztibarren(%35,24).

Beste datu aipagarri bat Hendaia eta Bokalekoa da. Bi hiri hauetan sozialistak dira iristen lehen. Hendaian, %38,27arekin eta Bokalen 30,97% arekin. Baina aldiz, bigarren lekuan Fronte Nazionala da. Hendaia FNk 17,56 % lortzen du, Calmels-ek, berriz, %16,90a.  Bokalen berriz, FNa 19,91%ra iristen da, Calmels-ek, aldiz, %18,20ra. Halere, FNak ez du %20a gainditzen.

Frantziako Estatuko sei eskualdetan, berriz, Fronte Nazionala da garaile. Provence Alpes Cote d'Azur eskualdean FNko Marion Marechal Le Penek Les Republicains alderdiko Christian Estrosi baino hamar puntu gehiago egiten ditu, %41arekin. Eta Nord-pas-de-Calais eta Picardie-an Marine Le Penek %43a lortzen du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.