gizartea

'Alakrana'-ren ustezko bahitzaile atxilotua adinduna dela dio Auzitegi Nazionalak

Santiago Pedraz epaileak hartuko du Abdu Willy gazte somaliarraren kasua, ez adin txikikoen epaile nagusiak. Gaur hilabete bahitu zuten Bermeoko atunontzia, Indiako Ozeanoan.

2009ko azaroaren 2a
14:46
Entzun
Abdu Willy, Alakrana Bermeoko atunontziaren (Bizkaia) ustezko bahitzailea izateagatik atxilotu zuten gazte somaliarra adinduna dela dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta kasua Santiago Pedraz epailearen esku utzi du. Ondorioz, kasua ez du hartuko adin txikikoen epaile nagusiak -Jose Luis Castrok-.

Auzitegiko hemezortzi magistratuk batzarra egin dute gaur goizean, adina jakiteko asmoz Abdu Willyri lepauztaian medikuek egindako azterketez eta forentseen txostenez mintzatzeko eta erabakia hartzeko.

Urriaren 4an atxilotu zuten hura, beste lagun batekin, eta Pedraz epaileak haren adinaz zalantzak zituenez, ez zuen onartu kasua. Castrorengana itzuli zen auzia, eta gaztea adingabeentzako zentro itxi batera itzularazi zuten, 18 urte baino gehiago ala gutxiago dituen argitu arte. Somaliako gazteak 16 urte dituela adierazi du.

Alakrana gaur hilabete bahitu zuten, Indiako Ozeanoan, Somaliatik 375 miliara. Espainiako Gobernua ari da bahitzaileekin negoziatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.