Alarde mistoa ohiko bidetik atera nahi du Jaurlaritzak

Hondarribiko Jaizkibel konpainiari, parekidea den bakarrari, hainbat kaletatik pasatzea debekatu dio Herrizaingo SailakJaizkibelek helegitea jarri du erabakiaren kontra, eta neurria bidegabea dela dio

Jaizkibel konpainiaren iazko lehen entsegua. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
ainara arratibel gascon
Donostia
2011ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
«Lotsagarria da erabakia. Hamabost urte atzera egin nahi dute. Azken urteetan jasotzen ari garen babesa ikusita udalak eta Herrizaingo Sailak hartutako azken kasketa da». Hondarribiko (Gipuzkoa) Jaizkibel konpainia mistoko kide Eli Olaskoagak hala salatu du irailaren 8ko desfileari begira Herrizaingo Sailak bidali dien azken ebazpena. Bertan, aurreko egunetan egingo dituzten entseguetan San Pedro kaletik igarotzea eragozten diete, eta desfile egunean Harresilanda kaletik pasatzea, Gernikako Arbola parke ingurutik. Jaizkibel konpainiak helegitea jarri du erabakiaren kontra, eta erantzunaren zain daude, zer egingo duten argitzeko. «Gu beti saiatu gara elkar ulertzea eta errespetua oinarri hartuta berdintasunerako bidean urratsak egiten, baina debekuak eta trabak baino ez ditugu jasotzen. Erabakia betetzen ez badugu, gainera, 3.000 euroko isuna jaso dezakegu».

Ebazpena Herrizaingo Sailak eman badu ere, Hondarribiko Udalak igorritako txosten batean oinarritzen da. 2007an egin zuen Hondarribiko Udaltzaingoaktxosten hori, eta bertan liskarrak egon zitezkeela argudiatu zuen. «Zentzugabea da erabakia orain dela lau urteko txosten batean oinarritzea. Lau urte hauetan ez da arazorik edo liskarrik izan. Neurri horrekin, badirudi auzitan jartzen ari direla urte hauetan babestu gaituzten ertzainen lana; azken batean, beren buruaren aurka ari dira harriak botatzen», dio Olaskoagak.

Ebazpenak entseguetan San Pedro kaletik igarotzea debekatzen die. Horren ordez ondoko kaletik, Zuloaga kaletik, joatea agitzen die. San Pedro kalea Hondarribiko kale nagusietakoa da. «Ez gaude hori onartzeko prest. Are gutxiago kontuan hartuta aurtengo kantinera, Aiora Mitxelena, kale horretakoa dela». Larunbatean dute aurreneko entsegua.

Ebazpena aurrera badoa, berriz, irailaren 8an ezingo dute Harresilanda kaletik— Gernikako Arbola parke ingurutik— pasa. Handik abiatzen da emakumeak soldadu gisa onartzen ez dituenalardea, eta goizeko ibilbidean Jaizkibel konpainia handik igarotzen da Saindurako bidean. Sainduan amaitzen dute desfilea. Bi desfileak elkar topatzen diren une bakarra da. «Sekula ez da arazorik izan, eta nahikoa egin genuen bere garaian bertatik ez irtetea onartzearekin».

Hala, «behingoz» arduraz jokatzekoeskatu die Olaskoagak politikariei. «Bada garaia Berdintasun Legea betetzeko ardura har dezaten». Gainera, berretsi du orain arteko borrokari eutsiko dietela. «Guk nahi dugun bakarra berdintasunean desfilatzea da, eta horretarako ari gara lanean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.