Nekane Iza Hondarribiko (Gipuzkoa) alarde tradizionaleko ordezkariak "arduragabe eta ezgai" bezala deskribatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila, eta zehaztu du Herrizaingo Sailburu Javier Balzarena "ezgaitasuna baino, gaiztakeria" dela, "ongi baitaki zertan ari den". Balza "Hondarribiko alardean gertatzen den guztiaren arduradun" egin du Izak.
Bozeramaileak gaineratu du "azken urte hauetan nolabaiteko normalizazioa lortu" dutela, baina "urte honetan hartutako erabakiekin konfrontazioak sortzea" besterik ez dela lortu. Izak zuzenean akusatu ditu Jaizkibel konpainiako (alarde mistoa) kideak "konfrontazio hori bilatu nahi" izateaz, eta "herritarrekiko errespetu falta" leporatu die "beraiek nahi duten alardea ospatzera behartzeagatik".
Alarde tradizionaleko abokatu Luis Lagok EFE albiste agentziari egin dizkion deklarazioetan adierazi duenez, ez dute EAEko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia helegingo, "prozesua oso motela delako eta baliagarritasuna galduko lukeelako".
Hondarribiko alardea datorren irailaren 8an ospatuko da. Jaizkibel Konpainia goizeko 08:30ean irtengo da, eta tradizionala ordu erdi beranduago hasiko da. Arratsaldean, alarde mistoaren aldekoek 16:40ean ekingo diote ibilbideari, eta tradizionalek 17:20ean.
Hondarribiko alardea
Alarde tradizionaleko kideek "liskarrak" aurreikusten dituzte Hondarribiko desfileetan
Hondarribiko (Gipuzkoa) alarde tradizionaleko bozeramaile Nekane Izak "kezkagarritzat" jo du EAEko Auzitegi Gorenak alardearen ordutegiak bere horretan mantentzeko hartu duen erabakia. "Herritarrei probokazio eta konfrontazioetatik ihes" egiteko eskatu behar zaiela azpimarratu du Izak, baina "egoera zein den argi" dagoela eta "arriskuak begi bistakoak" direla gaineratu du, bi alardeen ibilbideak oso gertu daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu