HEZKUNTZA

Alba: "Guardia Zibilak herritarrak babesteko ditu armak"

Poliziek Cintruenigoko ikastetxe batera bisita egin izana defendatu du Espaniako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak.

Guardia zibil bat haurrei armak erakusten. JAGOBA MANTEROLA, ARP
2014ko apirilaren 23a
08:25
Entzun

Cintruenigoko Otero de Navascues ikastetxe publikoan, 500 bat umek Guardia Zibilaren bisita izan zuten iragan astean. Bisita hori larritzat jo, eta Bildu eta Aralar-NaBai talde parlamentarioek ekinbide bana erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan. Bideoa: Guardia zibilak, Cintruenigoko Otero Navascues eskolan (Argazki Press).

[berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2092/[/berriatb]

Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren esanetan, "zentzugabekeria" da "indarkeria babesten dutenek zalantzan jartzea Guardia Zibilak umeei irakastea". 

Albak azaldu du Guardia Zibilak hainbat gauza irakasten dizkiela haurrei, "mendiko erreskateak, helikopteroa eta defendatzeko dituzten armak, kasurako". Nabarmendu du poliziek "herritarrak defendatzeko" dituztela armak, eta uste du umeek "besteen lanek zertan datzaten" ikusi behar dutela: "Segurtasunik gabe ez dago askatasunik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.