Politika

Alberto Catalan: "Nafarroako Gobernuak aurrera daraman hizkuntz politikak herritarren babesa du"

Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politika egokia dela azpimarratu du Alberto Catalan gobernu horretako bozeramaile eta UPNko idazkari nagusiak. Catalanek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan argudiatu duenez, gainerako arloetako politikak bezala, hizkuntzari buruzkoa herritarren babesarekin gauzatzen du Nafarroako Gobernuak, eta hautestontzietan neurtzen da oniritzi hori. EBLUL Hizkuntz Gutxituen Europako Bulegoak, ordea, behin baino gehiagotan kritikatu du Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen jarrera. Catalanek zalantzan jarri du EBLULek informazioa iturri egokietatik edo "iturri manipulatuetatik" jasotzen duenetz.

2004ko otsailaren 17a
14:02
Entzun
Funtsean, EBLULek Nafarroako Gobernuari egiten dizkion kritikak gutxietsi egin ditu UPNko idazkari nagusiak. "Badirudi hori GKE ba dela; lan jakin bat egiten duen elkarte bat, eta ez dakiguna egokia den. Halaber, ez dakigu informazioa iturri egokietatik edo iturri manipulatuetatik hartzen duen. Azken batean, Nafarroako Gobernuak aurrera daraman hizkuntz politikak, beste arloetako politikak bezalaxe, herritarren babesa du. Beraz, ez dugu hain gaizki egingo hauestontzietan herritar horien gehienen botoa eta konfiantza jasotzen segitzen dugunean", adierazi du Catalanek.

Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta UPNko idazkari nagusia Julio Medemen La pelota vasca, la piel contra la piedra (Euskal pilota, larrua harriaren kontra) filman parte hartu zuen politikarietako bat izan zen. Hain zuzen ere, film horri buruz duen iritzia galdetu diote, eta esan du, "borondate ona" izan zuela Medemek abiaburu, baina, azkenean, huts eginzuela. "Zuzendariaren borondate onetik abiatu zen film bat dela iruditzen zati; EAEn, Nafarroan eta Espainian terrorismoari ematen zaion tratamendua islatu nahi zuen dokumentala egitea zen abiaburua, baina, azkenean, ez zuen lortu. Ez zuen lortu erabateko emaitzik lekukotasunak falta zirelako, eta film hori ikusten duena konturatuko da beste lekukotasun batzuk behar zirela gauzak bere lekuan jartzeko", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.