Komunikazioa

Alberto Fabra Valentziako Generalitateko presidenteak dio telebista publikoaren itxiera “negoziaezina” dela

Iaz kaleratutako 1.198 langile berriz hartzera behartu dute epaileek Generalitatea

Adrian Garcia.
2013ko azaroaren 6a
15:04
Entzun

RTVV Valentziako Irrati-Telebistaren itxiera “negoziaezina” da, Alberto Fabra erkidegoko presidentearen hitzetan. “Ez dut itxiko ikastetxe edo ospitale bat  RTVV mantentzeko”, azaldu du.  Valentziako Auzitegi Nagusiak iaz onartutako 1.198 kaleratzeak indargabetu ondoren hartu du erabakia Valentziako Gobernuak. “Ez ditugu 1.000 langileak berriro hartzeko behar diren 40 milioi euroak”. Rosa Vidal oraingo irrati telebista publikoko zuzendaria kargugabetuko dute. Hari eta sindikatuei egotzi die Fabrak  auzitegiak kaleratzeak ez onartzearen errua. Itxiera prozesua "lehen bait lehen" burutzeko asmoa du Generalitateak. Hedabide publikoko kateek emititzen jarraitzen dute.
Protesta eta oihu artean jarraitu dute RTVVko langileek Fabraren adierazpenak. “Tranpa demagogiko hutsa da. Urte horietan guztietan lapurtu dutenarekin ospitale asko ireki zitzaketen”, azaldu du Julia Alvaro RTVVko Canal 9 kateko langile ohiak. 1989an hasi zen Alvaro hedabide publikoan lanean, irrati telebista sortu zutenean. Beste 1.000 lankide ingururekin batera kaleratu zuten iaz. Azken hamarkadetan 1.300 milioiko zorra pilatu du RTVVk. Alvarok azaldu du langileek protestekin jarraituko dutela.
Bestalde, oposizioko alderdiek Fabraren dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatu dute. Ximo Puig Valentziako alderdi sozialistaren buruak iragarri du eurek gobernatzen badute telebista publikoa berriro irekiko dutela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.