Atxiloketa

Alberto Gomez espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionalak

25 urteko gaztea atzo atxilotu zuen Ertzaintzak Barakaldon, 2001eko eta 2004ko zenbait kale erasokin lotura izatea egotzita.

2007ko abuztuaren 18a
19:08
Entzun
Madrilgo Soto del Realgo espetxean sartu dute Alberto Gomez barakaldarra, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk deklarazioa hartu ondoren hala aginduta.

25 urteko gaztea Ertzaintzak atxilotu zuen atzo eguerdian, Barakaldon, bere etxean. Etxea miatu, eta ordu batzuren buruan Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuten. Kale erasoetan parte hartu duelakoan atxilotu dutela agertu zuen atzo Ertzaintzak; zehazki, 2004an Barakaldoko Udaltzaingoaren egoitzaren aurka egindako erasoarekin eta 2001ean kutxa automatikoen kontra iznadako beste birekin lotzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.