Alberto Lopez de la Calle kartzelan sartzeko agindu du Auzitegi Nazionalak

1980. urteko atentatu batengatik deklaratzera eraman dute, Frantziak hartarako ostegunean estraditatu ondoren

Erredakzioa
2011ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Frantziak ostegunean Espainiara aldi baterako estraditatu ondoren, atzo eraman zuten Espainiako Auzitegi Nazionalera Alberto Lopez de la Calle, Fernando Andreu epailearen aurrean deklara zezan. 1980. urtean Agurainen hiru guardia zibil tiroz hil izana egozten dio epaileak, eta horri buruzko azalpenak eman zitzan eraman zuten Auzitegi Nazionalera atzo, leporatzen dioten atentatua izan eta 31 urte geroago. Lopez de la Callek uko egin zion deklaratzeari, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2001ean auzipetu zuen Lopez de la Calle 1980. urteko atentatu hargatik. 2005. urtean estradizio eskaera egin zion Frantziari, baina Parisko Apelazio Auzitegiak ezezkoa eman zion, Frantziako legediaren arabera ordurako delitua preskribatuta zegoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.