atxiloketa

Alberto Marin espetxeratu egin dute

Ertzaintzak asteartean atxilotu zuen, kale erasoak egotzita. Inkomunikazio egoera altxatu gabe kartzelaratu dute.

2010eko apirilaren 23a
17:06
Entzun
Alberto Marin gaur eraman dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta Eloy Velasco epaileak espetxeratzeko agindua eman du, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Marin Ertzaintzak atxilotu zuen joan den asteartean Bilbon, eta hiru egunez eduki dute inkomunikatuta.

Soto del Realen (Madril, Espainia) espetxeratu dute, inkomunikazio egoera altxatu gabe.

Kale erasoak egitea leporatzen diote.

Marinen espetxeratzea salatzeko manifestazioa eginen dute 20:00etan, Bilboko Levante plazatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.