Albisu, Lopez eta Ruiz espetxeratu dituzte, Garzon eta Pedrazen aginduz

ERREDAKZIOA
2008ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Iñigo Albisu, Ana Lopez eta Zigor Ruiz herenegun Erresuma Batuko Justiziak Espainiaratu zituen hiru euskal herritarrak atzo espetxeratu zituzten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz eta Baltasar Garzon epaileek ETAko kide izatea egotzi diete eta espetxeratzeko agindua eman dute. Albisuk eta Ruizek Garzon epailearen aurrean hitz egin dute. Lopezek berriz, uko egin dio epailearen aurrean hitz egiteari.

Albisu donostiarra, Lopez bilbotarra eta Ruiz iruindarra apirilaren 27an atxilotu zituzten Sheffielden (Erresuma Batua). Hain zuzen ere, Garzonek egindako euro agindu eskaera baten ondorioz. Ordutik, Londresko kartzela batean egon dira preso, herenegun Espainiaratu zituzten arte. Defentsak estradizioaren kontrako bi helegite aurkeztu ditu hilabete horietan eta abenduaren erdialdean bigarrena aintzat ez hartzea erabaki zuen auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.