Bizkaian «aldaketa politiko eta soziala» bultzatzeko lanean jarri da ezker abertzalea. Duela lau urteko udal hauteskundeetan jasotako botoen arabera Ondarroako alkate litzatekeen Unai Urruzunok eta Bilboko zinegotzi behar lukeen Arantza Urkaregik Bizkaiko hogei bat alkate, zinegotzi eta herritarrekin egindako agerraldian azaldu dutenez, «aldaketaren atarian» dago Euskal Herria, eta «ezker abertzalea prest dago Bizkaiak behar duen aldaketan gogor eragiteko».
Eredu politiko eta soziala irauli nahi dute, eta «Bizkaian etorkizuna eraikitzeko», eragile sozial, sindikal eta politikoekin harremanetan jarriko dira. «Etorkizun hurbilerako alternatiba izateko proiektu bizia» eraikiko dutela iragarri dute, eta hori «bozetatik haratagokoa» izango dela.
Aldaketa bila arituko da Bizkaiko ezker abertzalea
Datozen bi hilabeteetan Bizkaiko eragileekin bilduko da «bozetatik haratagoko» proiektu alternatiboa lantzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu