Aldaketa gauzatu da Iruñeko Udalean. Eguerdian egin dute osoko bilkura alkatea aukeratzeko, eta bertan izendatu dute alkate Joseba Asiron EH Bilduko hautagaia. Joxerra Senar kazetariak egin du osoko bilkuraren zuzeneko kontakizuna.
Bozketan ez da sorpresarik izan, eta hamalau zinegotziren babesa jaso du Asironek. UPNko hautagai Enrique Maiak, berriz, hamar boto eskuratu ditu, eta PSNk bere hautagai Maite Esporrinen alde egin du.
Lehen hitzartzean, euskaraz kargua onartu du Asironek. Nabarmendu du ez dela "mendekuetarako" unea, eta iruindar guztien alkate izateko konpromisoa adierazi du: "Atea zabalik dago denontzat, baina batez ere, bihotza". Lehen neurria ere iragarri du: urte amaierarako "Bakearen aldeko Batzorde Iraunkorra" sortuko du.
Udaletxe barruan bilkura, eta kanpoan jai giroa. Hainbat herritar batu dira udaletxe atarian, gobernu aldaketa izango dela ospatzeko.
[Youtube]https://youtu.be/CfUQC780ONo[/Youtube]
Udalbatza osatu baino une batzuk lehenago sinatu dute akordioa Ezkerrak, Aranzadik, Geroa Baik eta EH Bilduk. Aranzadiko kideek bozketa egin zuten Joseba Asiron alkate izateko zein alderdiak Iruñeko udal gobernuan parte hartzeko proposamenari buruz. Parte hartu duten Arazandiko kide gehienek babestu egin zituzten bi proposamenak.