Politika

Aldaketa plataformaren ustez, Ibarretxek ez du "aldaketa politikoa" gidatzeko zilegitasunik

Aldaketa plataformako kideen iduriko Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ez du zilegitasunik "aldaketa politikoa" gidatzeko. Kolektibo horren arabera, Estatutu proposamenaren bidez Ibarretxek berak sortu du aldaketa beharra, eta, beraz, ez litzateke egokia prozesu horren buurzagitza jarduneko lehendakariaren esku lagatzea. Aldaketa plataformak argi du Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 17ko hauteskundeen ondoren "'Ibarretxeren Planaren' ondorengo aroa" hasi dela.

2005eko maiatzaren 7a
16:08
Entzun
"Pentsaezina da Ibarretxeren Planaren ondorengo aroa haren arduradun nagusiak gidatzea", azpimarratu du Imanol Zubero Aldaketa plataformako bozeramaile eta EHUko irakasleak. "Praktikan ezinezkoa da aldaketa politikoaren eta kultura politiko berriaren buruzagitza aldaketa beharra eragin duen egoeraren arduradunen esku uztea", erantsi du. Ildo horretatik, gidaritza Ibarretxeren esku utziz gero ez litzatekeela benetako aldaketarik gauzatuko esan du Zuberok, "ez baitago aldaketarik abiaburu den egoeraren kritika eta autokritika egiten ez bada".

Zuberorekin batera Joseba Arregi Jarlaritzako Kultura sailburu eta EAJko buruzagitzako kide ohia mintzatu da Aldaketa plataformaren izenean. "Aldaketa" beharrezkoa dela azpimarratu du Arregik, eta ezin duela Gobernura mugatu. "Uste dugu aldaketa guztiz beharrezkoa dela, eta aukera handia zabaldu dela gizarte honek dituen bi arazo handiei heltzeko. Indarkeria eta bere definizioa indartzea dira arazo horiek. Definizioaren indartzea hitzarmenen bidetik egin behar da, atzean utziz gehiengoaren bidetik gizartea definitzeko saioak, Ibarretxeren Planak proposatzen duen bezala", agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.