Hona hemen, aurrerapen gisa, Javier Torrontegiren esan batzuk:
- "EITBko irratietan ez da ezer ezberdina egiten ari euskaraz eta gaztelaniaz. Euskarazko datuak onak dira, eta bereziki pozik nago. Baina kontuan hartu behar da euskaraz lehia txikiagoa dagoela. Aldaketa politikoak gutxiago eragin die EITBko euskarazko irratiei".
- "Rufi Etxeberria elkarrizketatzeko erabakian, interes informatiboa gailendu zen. Ez dugu gehiago egiteko beharrik ikusi".
- "Ezker abertzalearen kontrako betorik ez dago EITBn. Haren ahotsak entzuten dira EITBko irratietan".