Ekonomia

Aldaketa sozialerako Herria Abian plataforma aurkeztu dute

"Krisia pairatzen" duten herritar, nekazari eta sindikalistek osatutako ekimenak 'Bestelako Euskal Herri bat eta bestelako mundu bat' izan ditu gaur aldarri, Bilbon.

2009ko otsailaren 14a
18:02
Entzun
Aldaketa sozialerako Herria Abian plataforma aurkeztu dute gaur Bilbon. "Krisia pairatzen" duten herritar, laborari eta sindikalistek, besteak beste, osatutako ekimenak Bestelako Euskal Herri bat eta bestelako mundu bat aldarrikatu ditu, komunikatu baten bidez.

Aldaketa sozialean bere ekarpena egin nahi du Herria Abian ekimenak, eta hiru oinarri hauetan lan egingo duela azaldu du: aberastasunen banaketa, ekonomiaren demokratizazioa, eta hirugarren munduko herrialdeen garapen eredua demokratikoa eta parte-hartzailea izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.