LGTBI komunitatearen nazioarteko eguna

Aldarrikapena eta festa, kalera

Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexual Komunitatearen Nazioarteko Egunean, manifestazioak egin dituzte Gasteizen eta Iruñean. 19:00etan hasi da Donostian, eta 20:00etan Bilbon.

Iñaki Lasa Etura.
2014ko ekainaren 28a
10:13
Entzun

Ozen eta harro entzun da gaur sexu askapenerako mugimenduaren aldarria. Manifestazioak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan —Iparraldean astebete lehenago egin zuten—, ekainaren 28ko ekitaldien ardatz gisa.
Iruñean egin dute goiztiarrena: 12:00etan abiatu dira, Vianako printzearen plazatik, Nabarra, tierra de diversidad.Hautsi heteroaraua nonahi lelopean.

Gasteizen, ordubete geroago hasi dira, 13:00ean, Andre Mari Zuriaren plazan. Arratsaldez egingo dituzte Donostiako eta Bilboko elkarretaratzeak: Bulebarretik abiatu da Donostiakoa, 19:00etan, eta Plaza Eliptikoan (Moyua plaza) hasi dute Bilboko manifestazioa, 20:00etan, 11 sentipen, 11 bizipen, 11 izate goiburupean. Hiriburuetan ez ezik, hainbat herritan ere elkarretaratzeak egin dituzte.

Baionan, Txalaparta espazioa inauguratu du Les Bascos LGTB elkarteak, Laffite karrikan, 11:00etan. "Diskriminazioaren aurkako borrokan beste fase bat" hasiko du elkarteak. Bertan izan dira Baionako alkatea, Jean-Rene Etxegarai, eta Sylviane Alaux eta Colette Capdevielle diputatuak.

Aldarrikapen eta festa eguna da gaurkoa. Manifestazioez gain, hainbat festa eta bazkari antolatu dituzte sexu askapenerako kolektiboek. Besteak beste, EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak banatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.