Alderdi gehienek ETAren agiria arinkeriaz hartu izana kritikatu du Egigurenek

Su-etena egiaztatzearen garrantziaz ohartarazi du, hala egiteak erabakiz aldatzea zailduko liokeelako ETAri berari

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen ustez, indar politiko gehienek arinkeriaz hartu dute ETAren azken agiria. Ez diote behar besteko garrantzia eman. Erakunde armatuak su-etena «informalki egiaztatzeko» eskaini izana «seriotasun handiagoz» hartu behar litzatekeela ohartarazi du, El Correo egunkariari emandako elkarrizketan. «Su-etena galbidera eraman dezaketen liskarrak saihesteko beharrezkoa da lotu gabe dauden arlo guztiak ixtea eta armak uztearekiko zalantza gehien izan ditzaketen sektoreak atzera-bueltarik izango ez duen bidean sartzea», esan du.

Egigurenen ustez, horregatik da beharrezkoa egiaztatze talde bat egotea. Erakunde armatuan «oreka hauskorrak» egoten direla azaldu du, 2006ko elkarrizketa prozesuko esperientzian oinarrituta. Erabakiguneko pertsonaren bat «hiltzeak edo atxilotzeak» erabakien norabidea alda dezakeela ohartarazi du. Erakunde armatuan ahalik eta gehienek su-etenaren apustuarekin bat egitea hargatik da beharrezkoa, Egigurenen ustez. Eta erakundeak bide hori egiaztatzeko prozesua hasten badu atzera egitea askoz zailagoa izango duela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.