Politika

Alderdi politikoei "autodeterminazio eskubidea defendatzeko" eskatu diete euskal kulturaren zenbait ordezkarik

Euskal kulturgintzarekin harremana duten hamahiru lagunek "autodeterminazio eskubidea defendatzeko" eskatu die alderdi politikoei, eta Espainiako martxoko hauteskunde orokorretarako "zerrenda bateratua" osatzeko galdegin, "prozesu eraldatzaile bat martxan jarriko luketelako". Zerrenda bateratuak osatzeko proposamenek "itxaropenezko prozesu bat" ordezkatzen dutela adierazi dute, Euskal Herrian "bigarren trantsizio" bati bide emanez.

2004ko urtarrilaren 15a
15:44
Entzun
Xabier Oleaga kazetariak eta 'Egunkaria'-ren zuzendariorde ohiak eta Donsotiako alkate ohi Ramon Labaienek irakurri dute eskaera hori egiten zuen manifestua. Iñaki Perurena harrijasotzaileak, Jose Luiz Alvarez Enparantza 'Txillardegi' historialariak, Juan Mari Irigoien idazleak, Benito Lertxundi eta Fermin Muguruza kantariek, Maite Aristegi EHNE sindikatuko buru ohiak eta Pello Zabala eguraldi gizonak ere bat egin dute adierazpen horrekin.

"Euskal gizarteak eskatzen duen eskenatoki demokratikoa sortzeko atariak gaudela iruditzen zaigu, bazterketarik gabe, aukera eta pertsona guztien alde, eta giza eskubide indibidual eta kolektibo guztien alde", azpimarratu dute.

Ekimen honen sustatzaileek ez dute inolako kolektiborik sortu eta gaurko agerraldiaren ondoren desegin egingo dira. Autodeterminazioaren alde dauden alderdiei "euskal gizarteak 'Egunkaria'-ren itxiaeraren ondoren azaldutako nahiari muzin ez egiteko" eskatu diete, "berriro halakorik gerta ez dadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.