Alderdien Legea aldatzearen kontra egin du EAJk

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
EAJ ez dago ados Espainiako Diputatuen Kongresuan PSOEk eta PPk Alderdien Legean egin nahi dituzten aldaketekin. Ezker abertzaleari politikan aritzeko bidea lehen baino zailago egiteko asmoz aldatu nahi dute legea bi alderdi horiek. Aldaketa guztien kontrako emendakinak aurkeztu ditu EAJk, haiek «Konstituzioaren kontrakoak» direla iritzita.

Zazpi emendakin aurkeztu dituzte jeltzaleek; hau da, PPk eta PSOEk proposatu dituzten artikulu bakoitzeko bat. Emendakin horietan, artikuluak kentzeko eskatzen du. Osoko zuzenketa aurkeztuko balute, ordezko testu bat aurkeztu beharko lukete diputatu jeltzaleek, eta ez zuten hala egin nahi. PPren eta PSOEren proposamena elementu «subjektiboegietan» oinarritzen dela uste dute jeltzaleek.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.