Patxi Lopezek prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilboneta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak joan den ostiralean, hilaren 1ean, egin zituen adierazpenak gaitzetsi ditu. Lehendakariak akordio politikoaren “muina” Ibarretxe Planean zegoela esan zuen. Horren harira, Alderdien mahaia Ibarretxe Planaren arabera bideratzen bada negoziazioak “huts egingo duela” adierazi du Lopezek.
Bestalde, alderdi politiko eta erakundeen garaia dela nabarmendu du PSEkoak agerraldian. Gizarteak bake prozesuaren aldeko apustua egin duela-eta inplikazioa eskatu die politikoei eta erakundeei.
Alderdien mahaiari begira, PPk eta ezker abertzaleak bertan lekua eduki beharko luketeela azpimarratu du. PPri bere hautesleak ordezkatzeko esan dio, gehienek elkarrizketarako gogoa dutelako. Ezker abertzaleari, berriz, “printzipio demokratikoak” aintzat hartzeko eskatu dio.
Politika
Alderdien mahaia Ibarretxe Planaren arabera bideratzeak porrota ekarriko lukeela uste du Lopezek
PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezen arabera, Ibarretxe Planarekin ezinezkoa izango litzateke alderdien mahaia aurrera ateratzea. PPk eta ezker abertzaleak ere mahaian parte hartu behar dutela azpimarratu du Lopezek eta alderdi politiko eta erakundeen inplikazioa ere eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu