KONPONBIDE PROZESUA

Alderdien mahaia lehenbailehen osatzeko trabarik ez dagoela diote Batasunak eta Ezker Batuak

Ezker Batuak eta Batasunak bilera egin dute gaur Bilbon. Bileran bi aldetako ordezkariak izan dira. Batasunetik Arnaldo Otegi, Rufi Etxebarria eta Elena Urabaien, eta EBtik Oskar Matute, Antton Carrera eta Serafin LLanes. Ondoren Arnaldo Otegi eta Oskar Matutek adierazpenak egin dituzte. Bi alderdiek adierazi dutenez jada ez dago “aitzakirik” alderdien mahaia lehenbailehen osatzeko, eta Otegik gaineratu du alderdien mahaian denek baldintza berdinetan egon behar dutela.

2006ko uztailaren 27a
15:40
Entzun
Arnaldo Otegik eskubide zibil eta politikoak errespetatu behar direla esan du, Euskal Herriko normalizaziorako alderdien mahaian baldintza berdinetan egoteko. Ezker Abertzaleko bozeramaileak adierazi duenez “alderdien mahaiari begira bide demokratikoetatik politika egiteko eskubidea daukagu eta mahaiak zabalik egon behar duagente politiko, sozial eta sindikal guztientzat”. Gainera gogorarazi duenez prozesuaren helburua euskal herritarrei hitza itzultzea da eta baita ezberdinen arteko akordioa bilatzea ere.

Bestalde, EBko Oskar Matutek adierazi duenez beharrezkoa da mahaia osatu aurretik “hasierako ezberdintasunak gainditzeko lan egingo duen batzorde bat osatzea”. Gainera “bake prozesua beharrezko tresnak martxan jartzeko guztiek daukagun gaitasunaren menpe dago, horien artean, bitariko harremanetatikalde anitzekoetara pasatzea” azaldu du Matutek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.