Prozesuaren aldeko urrats garrantzitsuak eman direla uste du Batasunak. Besteak beste, ETAren su-etena bera azpimarratu du. Era berean, Bilboko manifestazioak ere "konpondu beharrekoa arazo politikoa" dela erakutsi du Batasunaren iritziz. Euskal Herriko hainbat alderdi eta eragileetako emakumeek sinatutako agiria ere urrats positiboa izan dela uste du. Gainera, nazioartetik ere prozesuri babesa eskainiz adierazpen ugari egin dituztela gogorarazi dute.
Era berean, baina, badira prozesuaren aurrean jarrera negatiboak ere. Lehenik eta behin "ezker abertzalearen aurkako etengabeko erasoa areagotzen" ari dela azpimarratu dute. Kontroletan ere presentzia poliziala handitzen ari dela adierazi du Batasunak eta ertzaintzaren jarrerak ere ez duela prozesuaren alde egiten; besteak beste,batzarrak galaraziz.
Ibarretxe-Batasuna bilera
Bestalde, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria eta Batasuneko Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena datorren asteazkenean bilduko dira. ETAren su-eten iragarpenaren ostean Ibarretxek bilerak egin zituen alderdi politikoekin. Batasuneko ordezkariekin baina ez ziren bildu. Otegi espetxean zegoela-eta atzeratu egin zen hitzordua. PPko ordezkariek, ostera, uko egin zioten Lehendakariarekin biltzeari.
Politika
Alderdien mahaia osatzeko baldintza guztiak daudela uste du Batasunak
Batasunaren iritziz une honetan baldintza guztiak daude elkarrizketa mahaia osatzeko eta horixe da, Arnaldo Otegi Batasuneko kideak azpimarratu duenez, ezker abertzalearen lehentasuna. Batasunak adierazi duenez, badago egiaztatu behar den zerbait. Hain zuzen ere, "proiektu independentistak aurrea egitea posible ote den ala ez" erantzun beharko dute zenbaitek. Era berean, Pernando Barrena Batasuneko kideak jakinarazi duenez datorren asteazkenean bilduko dira Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu