EBBko lehendakariak argitu duenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eta Joseba Egibar EAJren legebiltzarreko bozeramailearen artean ez dago desadostasunik gai horren inguruan. EAJren jarrera “aho batekoa” dela azaldu du; hain zuzen ere joan den urrian bakegintzari buruz onartutako txostenean oinarrritzen dela.
Imazek “besteen proiektuak ez ukatzeko” deia egin die alderdi guztiei. Aitzitik, beren proiektuak mahai gainean jartzeko eskatu die modu horretan, besteak beste, “erabakitzeko eskubidearen inguruan egin beharreko irakurketa zein den adostu ahal izateko”.
“Argi dago jarrera ezberdinak ditugula; gurea, estatutu politiko berriaren proposamenean biltzen da eta gainera muga bat ere ezarri diogu, Gernikako Estatutuak adina babes edo gehiago eskuratu beharko du”, azaldu du Imazek.
Indarkleria desagertu dadin “alferrik galdu ezin dugun aukera” dagoela adierazi du Imazek. Hala ere, “itxaropenaren barruan zuhurrak” izateko deia egin du. Prozesuari hasiera emateko “giltza” ETArena dela gogorarazi du; ETAri dagokiolako “indarkeria, mehatxuak eta estortsioa behin betiko uztea” elkarrizketa eta normalizazio politikoa abian jartzeko.
Politika
Alderdien mahaian EAJren proposamena Ibarretxeren Plana izango dela ziurtatu du Imazek
Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) lehendakariak ziurtatu duenez, Ibarretxeren Plana izango dela EAJk normalizazio politikorako etorkizuneko alderdien mahai batean egingo duen proposamena. Imazen arabera, alderdien mahai horretan euskal politikako “izaera eta sentikoratsun” ezberdinen arteko akordioa erdietsi beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu