Aldizkariaren sortzaileak omendu eta 50. urteurreneko ekitaldiak iragarri ditu ‘Jakin’-ek

=iJakin=i aldizkariak 50. urteurreneko ekitaldiak aurkeztu ditu, gaur eguerdian, Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) Bitoriano Gandiaga Topagunean, 1956an aldizkaria abian jarri zutenak omenduz: Iñaki Bastarrika, Iñaki Bereziartua, Fernando Mendizabal eta Imanol Urbieta. Omenduek oroigarri bana jaso dute. Bastarrikak ez du gaur Arantzazura joaterik izan, AEBetan bizi baita, eta haren ahaide batek jaso du oroigarria. Ekitaldiak =iJakin=i-en zuzendaritzako kide izandako 45 lagun bildu ditu, historian izan diren guztiak sei izan ezik.

2006ko maiatzaren 19a
16:28
Entzun
Aldizkariaren hasiera garaian, Bastarrika arduratu ohi zen diseinuaz eta edukiez, Bereziartua arlo ekonomiko eta logistikoaz eta Mendizabal hizkuntz zuzentasunaz eta egokitasunaz. Urbieta, berriz, aldizkariaren hastapenetako sortzaile-kolaboratzaile gisa omendu zuten atzo.

Urteurrena ospatzeko beste hiru ekitaldi izango dira urtea amaitu aurretik: aldizkariaren zenbaki guztien digitalizazioaren aurkezpena, ekainaren 14an; ekitaldi insituzionala, udazkenean; eta 50eko hamarkadari buruzko jardunaldiak, Donostian, azaroaren 6tik 10era bitartean. Horretaz gain, aldizkaria berritu egingo dute, ‘Jakin’-en historia laburbiltzen duen film dokumentala aurkeztuko dute eta harpidedun berriak biltzeko kanpaina egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.