'BIDEGI AUZIA'

Aldundiak ez ditu defendituko Bidegiko inputatuak

Antton Ibargutxi aldundiko zerbitzuburua aldundiaren akusazioko abokatua izango da, eta diputaziotik kanpoko abokatu batek egingo du defentsa lana.

Arlabango tunelean egin gabeko lanak ordaindu zituztela, hori da kereilaren oinarrietako bat. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
Garikoitz Goikoetxea.
2015eko uztailaren 13a
13:09
Entzun

Aldundiaren abokaturik ez dute edukiko Bidegi auziko inputatuek. Antton Ibargutxi aldundiko zerbitzuburua haien defendatzaile gisa ezarria zuten Mirari Azurmendi arduradun tekniko ohiak eta Silvia Armenteros administatzaileak —epaileak onartu zien eskaria—, baina atzera egin dute orain. Aldunditik kanpoko abokatu bat edukiko dute.

Ibargutxiren izena zabaldu da arratsaldean, auzitegiko lehen agirietan hura izendatua zutelako defentsako abokatu. Akatsa izan da, ordea, aldundiko iturrien arabera.

Diputaziotik kanpoko abokatu bat izango dute defendatzaile Armenterosek eta Azurmendik. 

Aldundiak, bere aldetik, iragarri du kontratua etengo duela Luix Barinagarrementeriarekin —Bilduk ezarri zuen hura akusazioko abokatu—. Haren ordez, aldundiko bertako abokatu taldeak eramango du auzia; hain zuzen ere, Ibargutxi legelariak.

Hortaz, ez da bat egiterik izango akusazioan eta defentsan, hasieran zabaldu den bezala. Gipuzkoako Aldundiak jarraituko du akusazio izaten Bidegi auzian, eta inputatuek defentsa aldunditik aparte edukiko dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.