Aldundiari bilera eske, Igeldo herri bihurtzeko
DONOSTIA. Donostiatik bereizteko asmoari eusten dio Itsas Aurre elkarteak, Igeldoko herritarren taldeak. Ostegunean batzarra egin zuten, eta aldundiari bilera eskatu diote. Donostiatik bereizten ez uztea «erabaki politikoa» izan zela eta diputazioko gobernu aldaketak aukera berria ekarriko diela uste dute. Atzo elkarretaratzea egin zuten, aldundiaren jauregi aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu