GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak «gardentasunez» adjudikatzen ditu kontratuak, Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak esan duenez. EAJko batzarkide Xabier Ezeizabarrenari eta PPko Txema Murgiondori erantzuteko, agerraldi bat egin zuen atzo Alduntzinek Batzar Nagusietan. Murgiondoren arabera, GHK-k hiru lan adjudikatu dizkio Altair enpresari Antton Lete zuzendari denetik, eta lantegi horren jabe zen Lete GHK-ko buru izendatu aurretik. Ezeizabarrenak, berriz, ohartarazi du martxoaren 30ean izendatu zutela Lete zuzendari eta apirilaren 4an saldu zuela enpresa; alegia, egun batzuez bi karguak uztartu zituela.
Lete eta GHK-k lanak adjudikatzeko prozedura babestu ditu Alduntzinek. Murgiondori erantzun dio lehiaketa publiko bidez irabazi dituela Altairrek kontratu horiek. Ezeizabarrenari, berriz, ihardetsi dio apirilaren 11n hartu zuela kargua eta «normala» dela lehenago enpresa saldu ez izana, GHK zuzenduko zuela ziur jakin arte.
Zaborra gaika biltzeko deia
Ekologistak Martxan elkarteak jakinarazi du mozioak aurkeztuko dituela Bizkaiko udaletan, hiri hondakinen zati organikoa gaika bil dezaten. Hondakinak atez ate jasotzeko sistema edo bosgarren edukiontzia ezartzeko eskatuko die taldeak udalei.
Alduntzinek adierazi du GHK-k garden adjudikatzen dituela lanak
Antton Lete GHK-ko buru izatea auzitan jarri dute PPk eta EAJk, haren enpresa ohiari mesede egin diolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu