Txirrindulari espainiarra Itzulia irabazteko faboritoen artean zegoen lasterketa hasi baino lehen. Bergaran egindako erakustaldia eta gero bera da Itzulia irabazteko faborito nagusiena.Aurten sei lasterketa irabazi ditu, eta sasoi betean dago. Txirrindulari bikaina da, eta bost eguneko itzulietan primeran moldatzen da. Txirrindulari osoa da, eta igoeratan bikain moldatzen da.
Bestalde, Joseba Belokik agur esan dio Itzuliari. Lazkaoko txirrindulariak 16:30tan jeitsi da bizikletatik, burumakur. Bihar bigarren etapa izango da.
Valverde: "Lasterketa hasieran ez nekien nire sasoia nolakoa zen"
Pozik mintzatu da Valverde etaparen ostean: "Gogo handiz etorri naiz Euskal Herrira. Hala ere, lasterketa hasi aurretik ez nekien nire sasoia nolakoa zen. Txirrindulari on asko dago Itzulian, eta lehenengoen erritmoari eusteko gai izango nintzen ez nekien. Esprina oso gogorra izan da, baina azkenean nagusitzea lortu dut. Itzulia irabaztea oso zaila izango da; kalitate handiko txirrindulariak daude. Azken egunetan oso gaizki pasa dugu, Jesus Manzanoren adierazpenak direla eta. Hori dela eta, garaipena Kelme taldea osatzen dugun lagun guztiei eskeini nahi diet".
Euskal Herriko Itzulia
Alejandro Valverderen erakustaldia Bergaran
Kelme taldeko Alejandro Valverdek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa; beraz, Valverde da lehen liderra. Espero bezala, Asentzioko portua erabakigarria izan da. Menchovek eraso gogorra jo du mendatea amaitzeko kilometro bat falta zela, eta tropela hautsi egin da. Etapa esprinean erabaki da. Bertan Valverdek ez du inolako arazorik izan irabazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu