Alemaniak bertako hamazazpi zentral nuklearren bizia luzatzeko legea onartu zuen joan den udazkenean, baina gaur Angela Merkel kantzilerrak adierazi du, Japonian zer gertatzen ari den ikusita, euren zentralen etorkizunaz "eztabaida serioa" egin beharra dutela. "Zalantzaren aurrean, segurtasunak du lehentasuna", Merkelen arabera.
Kantzilerrak gaur jakinarazi du Alemaniako hamazazpi zentralen "azterketa zehatza" egiteko agindua eman duela eta aipatutako legea, oraingoz, hiru hilabeterako bertan behera utzi dutela.
Azkeneko zentrala 2034an ixtea aurreikusten du Alemaniak.