Harrituta geratuko zen gaur goizean N-1 errepidean zebilen gidari bat baino gehiago. Lekuko batek BERRIA.INFO-ri jakinarazi dionez, Alemaniako armadaren konboi militar handia zebilen errepide horretan Gasteiztik Baionarako norazkoan.
Hogei ibilgailu inguruk osatu dute konboia, tartean bi tanketa handi. Aurretik Guardia Zibilaren patrola zihoan, bigarren ibilgailua Espainiako armadarena zen eta hurrengo guztiak Alemaniako armadarenak. Konboiaren hasieran bezala, bukaeran ere Guardia Zibilaren beste patrol bat zihoan, argi urdinak piztuta.
Itxura guztien arabera, maniobra militarrak egitetik zetorren Alemaniako armandaren konboia, eta haien herrira itzultzeko hartu dute N-1 errepidea.
Goizeko 11:00ak pasata igaro da konboia Lasarte (Gipuzkoa) paretik.
gizartea
Alemaniako armada Euskal Herrian barrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu