Arratsaldean zazpi metroko olatuak sor daitezkeela aurreikusi du Euskalmetek, eta alerta laranja eman dute Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean, bihar arratsaldeko 15:00ak arte. Lapurdin ere haize eta olatu handien arriskua dago, eta alerta laranja mantenduko dute.
Kostaldeko hainbat herritan itsasondoko pasealekuak itxi egin dituzte, eta komertzioek-eta segurtasun neurri bereziak hartu dituzte etor daitekeenari aurre egiteko.