EGURALDIA

Alerta laranja ostegunera arte luzatu du Jaurlaritzak, elurrarengatik

Euskalmetek iragarri du elurra egingo duela 200-400 metroan.

2013ko martxoaren 12a
19:41
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja eman du biharko eta etziko, Euskalmetek iragarri baitu elurra egingo duela 200-400 metroan. Gaur iluntzerako, Europa iparraldetik etorritako aire hotz masa bat iritsiko da Euskal Herrira, eta elurra botako du bihar eguerdirako. Mila metroan izango da elurra bihar eguerdian, baina, egunak aurrera egin ahala, jaitsiz joango da. Ostegunera arte luzatu du Jaurlaritzak alerta laranja.

Haize ufada indartsuak ere iragarri ditu Euskalmetek biharko. Bizpahiru egunez izango da hotz eta elur denboralea, eta ostiraletik aurrera egingo du eguraldiak hobera.

Tenperatura gaurtik aurrera hasiko da behera egiten, eta bihar izango da egunik hotzena: kostaldean 5-10 gradu izango dira gehienera ere, eta barnealdean bost gradu inguru.

Gaur arratsaldeko hiruretatik aurrera, alerta horia eman du Jaurlaritzak elurrarengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.